jueves, 29 de diciembre de 2016

HERRI BUSA.

GOIENA

Oñatiko Herribus zerbitzuak jarraipena izango du 2017an

Mireia Bikuña 2016-12-29 15:33  OÑATI BERRIAK
Hiru hilabeteko proba pilotua urtarrilaren 14ean bukatzen bada ere, dagoeneko erabakia hartu du Udal Gobernuak. Urrian zerbitzua martxan ipini zenetik egun arte, bikoiztu egin da erabiltzaile kopurua. Egun, bataz beste, 100 bat lagunek hartzen du herriko hainbat gune lotzen dituen autobusa.
Urrian abiatu zuen Udal Gobernuak Herribus zerbitzua helburu zehatz batekin: erdigunetik urrutien dauden auzoetako bizilagunak erdigunera hurbiltzea. Eta, lortu dutela esan daiteke. Ugarkaldeko eta Kasablankako bizilagunak dira-eta, zerbitzua gehien erabiltzen dutenak.
30 minutuko maiztasuna duen 22 plazako autobusak herritarren erantzun ona jaso du. Udal Gobernuak eguneroko datuak oso zorrotz aztertu ditu Leintz Garraioak enpresako gidariekin batera. Emaitzak onak dira.

San Martinen geldialdia egiteko aukera

Proba pilotua egiten zen bitartean, aldi batera adjudikazioa egin zuen Udalak. Orain, behin betirako esleipena egiten den bitartean, Leintz Garraioak izango da zerbitzua ematen jarraituko duena. Eta hain zuzen ere, eurekin aztertuko dituzte lineatan egon daitezkeen aldaketak. Bereziki, San Martinen geldialdia egiteko aukerak aztertuko dituzte.

No hay comentarios:

Publicar un comentario