viernes, 3 de diciembre de 2010

Martuteneko presoendako materiala

Martuteneko presoendako materiala batzen dihardute
Oñatiko Espetxe Pastoraltza Martuteneko kartzelan dauden presoendako materiala batzen dihardu. Astelehenean hasi ziren materiala batzen, eta abenduaren 10era arte jasoko dute hainbat lekutan: Garoa aretoan egunero, 18:00etatik 20:00etara –Espetxe Pastoraltzako kideak egongo dira–, eta Hirukar, Sillero eta Irizar Estankoan, zabalik dauden orduetan.

Materiala kapilauari

Eskatzen duten materiala da: gizon zein emakumeendako barruko arropa berriak, galtzerdiak, pin-ik gabeko telefono txartelak, tabako gorria eta metxeroak, hortzetako pasta eta eskuilak, gutun-azalak eta seiluak, bainatzeko xaboiak, desodorante-barrak, azazkalak moztekoak, pilak, turroi biguna eta bainatzeko txankletak (41-44 neurrikoak).
Batzen duten materiala Martutenera eroango dute, eta han kapilauari emango diote. "Materialarekin Gabonetan banatzeko paketetxoak egin eta presoen artean banatuko dituzte. Eta egia esan, asko eskertzen dute", esan digute Espetxe Pastoraltzako kideek.
GOIENAtik

No hay comentarios:

Publicar un comentario