viernes, 3 de mayo de 2013

San Juan kale.

San Juan kaleko irisgarritasun lanak martxan


Mai. 3, 2013, 1:23 p.m. Mireia Bikuña

Osasun zentroa, kiroldegiko aparkalekua, ikastola, Pake Leku, turismo bulegoa, Unibertsitate etorbidea, eta Foru plazaren arteko lotura egiten dituen kalean plataforma bakarreko itxura izango du. Ugarte enpresak egingo ditu lanak lau hilabetean.


San Juan kaleko irisgarritasun lanak hasi dituzte



Oraingoz ur-hoditeria aldatzeko lanak egin dituzte. Hoditeriaren noranzkoa zehazteko hainbat kata egin ondoren, kalea goitik behera zulatu beharko dute. Pake Leku paretik kiroldegiko parkineraino zulatuko dute lehenengo. Hori horrela, kale zati hori itxia egongo da hamabost bat egunetan. Bigarren fasean, aparkalekutik osasun etxe aurreko biribilguneraino zulatuko dute. Orduan, kalea ez dute guztiz itxiko, kiroldegi azpiko aparkalekurako sarrera libre egon dadin.



Plataforma bakarraren itxura



Ur-saneamendua berritu ondoren, errepide gainean egingo dituzte lanak. San Juan kaleak plataforma itxura izango du, Errekaldek egun duen itxuraren antzekoa. Hau da, espaloiak eta galtzada maila berean egongo dira, gazteleku paretik osasun etxearen pareko biribilguneraino.



Irisgarritasun lanak eginda, oinezkoek izango dute lehentasuna. Hori horrela, egun dauden hiru zebrabideak kendu egingo dituzte, eta bakarra ipiniko dute: San Juan kaleak Bidebarrieta kalearekin bat egiten duen lekuan, Metalgua etxe parean. Han, zebrabidea markatu egingo dute seinale bertikal eta horizontalekin. Bestalde, kiroldegi azpiko aparkalekurako sarreran dauden barandak, luzatu egingo dituzte, eta zoladura ezberdina jarriko dute, parkinerako sarreran dagoen desnibelaz ohartarazteko.



Oztopoak zirkulazioan



San Juan kaleko lanak eragina izango du zirkulazioan: azokara doazen kamioek ikastola eta azokaren arteko bidea erabiliko dute; hiletetako autoek ikastola eta udaltzaingoaren arteko bidea; eta Corpusetarako etorriko diren barrakek Txaketuaneko bidegurutzetik sartuko dira plazara. Udaltzaingoak sarrera-irteera guztiak planifikatuta ditu.





No hay comentarios:

Publicar un comentario