miércoles, 25 de julio de 2012
Santa Anan, ekitaldiez gain, baita hiletak ere
2012-07-27 09:30:00 Irati Goitia
Atzo eginiko osoko bilkuran hileta zibilak arautuko dituen ordenantza onartu zuten. Hala, hileta zibilak egiteko udal lokalel eta gune publikoen erabileraren baldintzak arautu dituzte. Besteak beste, Santa Ana antzokia erabiliko da hileta zibilak egiteko.
Atzo eginiko osoko bilkuran hileta zibilak arautuko dituen ordenantza onartu zuten. "Helburua da hileta zibilak egiteko udal lokalen eta gune publikoen erabileraren baldintzak arautzea" azaldu zuen Udal Gobernuak. Eta gaineratu: "Estatu ez-konfesional edo laiko batean, erakundeek bermatu behar dituzte askatasun ideologiko eta erlijiosoa, eta gurtzarako askatasuna". Hala, Oñatiko Udalak gizartean gero eta eskaera handiagoa duen behar bati erantzuten diola ere zehaztu zuten.
Gune itxi zein irekiak
Hileta edo omenaldi zibilak egiteko bi gune itxi eta beste bi ireki proposatzen ditu Udalak, zehazki, honakoak: Santa Ana antzokia eta bere kristalezko gunea; eta Santa Anako lorategia eta hilerriaren aurrealdeko parkea. Gune itxietan beste ekintzaren bat balego, gune irekietako bat aukeratu beharko litzateke.
Hileta zerbitzuak egunero egin ahal izango dira, domeka eta jaiegunetan izan ezik. Eta ordutegia izango da 9:00etatik 14:00etara eta 17:00etatik 20:00etara. Zapatuan, aipatutako ordutegiaz gain, 12:00etatik 14:00etara ere egin ahal izango dira.
Eskaerak nola egin:
Eskaerak Oñatiko Udaleko alkatetzara bideratu beharko dira eta ospakizuna egin nahi den egunaren bezperan 14:00ak baino lehen egin beharko da. Honako datuak aurkeztu beharko dira:
Ekitaldia ospatzeko baimena eskatzen duen pertsonaren izen-abizenak, helbidea eta identifikazioa
Hildako pertsonaren izen-abizenak
Heriotza ziurtagiria
Hileta zibila egiteko lehentasunezko eguna eta ordua. Udalak ahal duen neurrian kontuan hartuko ditu eskatutako data eta ordua
Ekitaldiaren iraupena
Eskaera lekua eta data
Eskatzailearen sinadura
Ekitaldiaren azalpen laburra eta erabiliko den materialarena
Udalak laguntza eskainiko du
Ekitaldiaren ospakizunak udal langileen laguntza izango du. Hala, hiletak irauten duen bitartean, Udaltzaingoa kanpoaldean egongo da, ekitaldia bidezko moduan gauzatuko dela bermatzeko. Horretaz gain, Udalak eskatzaileen eskura jarriko ditu: megafonia, aulkiak eta hilkutxa eusteko elementu bat.
Familiak edo lagunek era berezian apaindu nahi badute lekua, euren kontura joango da guztia: bai muntatzea eta baita dena jasotzea ere. Lekua erabili aurretik zegoen moduan utzi beharko dute.
Borondatezko hizlarien zerrenda
Legealdi bakoitzaren hasieran Udalak deialdi bat egingo du, gune publikoetan egingo diren hileta ospakizunetarako borondatezko hizlarien zerrenda bat osatzeko. Borondatezko hizlarien zerrenda osatuko ez balitz, Udalak zerbitzua udal korporatiboen bitartez emango luke.
Ordenantza hau indarrean sartuko da behin betiko testua Gipuzkoa aldizkari ofizialean argitaratu eta hurrengo egunean. Bestalde, urrian zehaztuko dituzte hileta zibilen tasak beste ordenantza batean.
Suscribirse a:
Enviar comentarios (Atom)
No hay comentarios:
Publicar un comentario