Dagoeneko hurbiltzen ari dira Oñatiko inauteriak, zehazki, Otsailaren 6an ospatuko ditugu. Horrenbestez, eguna antolatzen hasteko garaia ere iritsi da. Horregatik, Inauterietarako lan taldean parte hartzera gonbidatu nahi ditugu Oñatiko herritarrak. Talde irekia da eta bertan parte hartzeko gogoa duen edonorrentzat ateak irekita daude.
Lehengo bilera, datorren asteartean, abenduaren 1ean arratsaldeko 19:30etan izango da, Errekalden dagoen Oñatz dantza taldearen lokalean.
Animatu, denon artean Inauterietako egun paregabea antolatuko dugu eta!
Oñatiko Inauterietako Lan Taldea.
No hay comentarios:
Publicar un comentario