Amalur belar dendak jaso du Oñatiko erakusleiho lehiaketako lehen saria
2015-12-19 15:16 OÑATI
Oñatiko 32 dendak hartu dute parte lehiaketan eta Udal ordezkariak pozik azaldu dira bai egon den partehartzeagatik, baita erakusleiho "oso polit eta landuak" jarri dituztelako. Elisa Moreno, Amalurreko nagusiak oso pozik jaso du saria: 1.500 txantxi herriko dendetan gastatzeko.
Gabonetako erakusleiho lehiaketaren 8. edizioa izan da eta zazpi sari banatu dituzte gaur, zapatua, eguerdian osoko bilkuren aretoan egindako ekiltaldian.
- 1. saria: Amalur belar denda (1.500 txantxi)
- 2. saria: Kimu loradenda (1.000 txantxi)
- 3. saria: Barue interiorismoa (500 txantxi)
- 4. saria: Urrutia gizonezkoendako jantzi denda (300 txantxi)
- 5. saria: Marku jantzi denda (200 txantxi)
- Txantxiaren presentzia era originalenean: Trikitx denda (500 txantxi)
- Herritarren boto bidezko saria: Marku jantzi denda (500 txantxi)
Bestetik, botoa eman duten herritarren artean egindako zozketa, Michel Monterori egokitu zaio (200 txantxi)
No hay comentarios:
Publicar un comentario