Atletismoa
2014-05-19 10:40:16
Ruben Lanz garailearen denbora berdinean sartu zen helmugan
Otala Zelaiko kross herrikoiak edizio
berri bat bete zuen atzo goizean. Giro eguzkitsua lagun, jende ugari
bildu zen txapelketan parte hartu eta kirolariak animatzera.
Antolakuntzak markaturiko zortzi kilometroko ibilbidea osatzen
azkarrenak Ruben Lanz eta Sergio Garcia izan ziren. Legazpiarra eta
Oñatiarra, helmugara eskutik helduta iritsi baziren ere, azkenean
garaipena Lanzentzat izan zen.
78 lasterkari bildu zituen orotara Otala Zelaiko lasterketak
atzokoan. Horietatik 18 partehartzailek, bikoteka egin zituzten
antolakuntzak markaturiko zortzi kilometro pasatxoak. Parte hartzaile
guztien artean azkarrenak, Ruben Lanz eta Sergio Garcia oñatiarra izan
ziren. Bi lasterkariek metro batzuetako abanataila hartu zuten azken
metroetan eta bakarrik iritsi ziren helmuga puntura. Azkenean garaipena
Lanz Legazpiarrarentzat izan zen (00:27:22). Denbora berdinean iritsi
zen Sergio Garcia txantxikuarra eta podiuma osatu zuen hirugarren
lasterkaria, Asier Agirre (00:27:35) Durangarra izan zen.
Emamukezkoetan berriz, Cristina Loeda Eibartarraren nagusitasuna
handia izan zen. 00:33:11 denborarekin gurutzatu zuen helmuga. Bigarren
sailkatua, bi minututik gorako atzerapenaz iritsi zen; Raquel Alonso
(00:35:22). Eta podiumeko hirugarrena, Idoia Velez (00:38:51) izan zen.
Hainbat lasterketa
Otala Zelaiko herri krossak hainbat lasterketa ditu bere egitarauan.
Aurrez aipaturiko lasterketa nagusiaz gain, goizean goizetik
gaztetxoenentzako lasterketak eta kirol egokiturako lasterketak ere
lehiatu baitziren. Bi lasterketa hauen artean, beste 200 bat lagun batu
ziren Joseba Mardoren oroimenezko egun berezi honetan.
Lasterketako sailkapen ofizialak
hemen.
 |
| Sergio Garcia eta Ruben Sanz, helmugan elkarrekin. Argazkia: Goiena |