Zapatu gauean izan zen gertaera, 04:00ak aldera.
Gizonezko batek atzetik eraso egin zion neskari eta gerri parean,
atzetik, zerbaitekin mehatxatuta, aldean zuen guztia emateko esan zion.
Neskak udaltzaingoan jarri du salaketa eta epaitegietan dago kasua.
Idoia Lazpita Oñatiko udaltzainburuak azaldu duenez, gertaerak
zapatutik domekara bitartean gertatu ziren, Atzeko kalea eta
Kalegoienako bidegurutze inguruan, 04:00ak eta 04:30ak bitartean.
Gizonezko batek atzetik heldu eta gerri parean zerbaiten mehatxu eginda,
aldean zeraman dena emateko esan zion neskari. Erasotzaileak sudadera
beltza zuela janzita adierazi du neskak udaltzaingoan jarri duen
salaketan.Udaltzainek epaitegietara eraman dute salaketa eta Ertzantzari ere eman diote horren berri, "gaueko zaintzan neurriak handitu ditzaten", Lazpitak adierazi duenez.
No hay comentarios:
Publicar un comentario