lunes, 5 de mayo de 2014

MIGUL ANGEL PALACIN

 OK MAGAZINEA

MIGUL ANGEL PALACIN ESPAINIAKO KENPO TXAPELDUN
Besteak
2014-05-05 12:02:54
Zilarrezko domina bat ere eskuratu zuen Kontaktu jarraituan

Miguel Angel Palacin Pala birritan igo zen podiuemera apirilaren 26an Linaresen (Jaen) jokatutako Espainiako Kenpo Txapelketan. Oñatiarra, Kontaktua Puntura (Combate al Punto) izeneko modalitatean  txapelduna izan zen, eta Kontaktu Jarraituan (Combate Continuo) berriz, azpitxapeldun izatea lortu zuen.

Emaitza guztiak + 85 kiloko kategorian lortu zituen txantxikuarrak, gerriko berde artekoen mailan. Bi domina horiez gain, kata txapelketan zortzigarren postua lortu zuen. Emaitza oso onak izan dira kontuan hartzen bada orain dela bi urte hasi zela Mikel kenpoa praktikatzen.

Oñatiko Kenpo Taldea

Karatearen barruan dagoen arte martziala da Kenpoa, batez ere auto-defentsan oinarritzen dena. Teknika, azkartasuna, estrategia, indarra eta burua uztartzen dituen modalitatea da. Oso kirol konpletoa, gorputz-atal guztiak lantzen baitira. Arlo fisikoaz gain, burua ere lantzen da, konzentrazioa, biolentziarik eza eta lagunekiko errespetua bezalako baloreak lantzen dituena.

Eskoriatzako Kenpo-Atama eskola da kirol hontako errreferentzia Debagoiena eskualdean, eta bertan hasi zen Mikel, beste oñatiar batzuekiin batera, Kenpoa praktikatzen. Gero, Oñatin bertan sortu zuten Atama-Oñati taldea. Gaur egun, hamabi bat lagun ari dira Oñatiko Kenpo taldean. Astelehen eta asteazkenetan (18:30-19:30) entrenatzen dute Zuazola Institutoko gimnasioan.
Miguel Angel podiumeko lehen koxkan sariarekin.

No hay comentarios:

Publicar un comentario