domingo, 18 de mayo de 2014

Abileziak eta terapiak erakutsi dituzte Oñatin Txakurraren Egunean

 Usoa Agirre 2014-05-18 15:11  Oñati
Txakurraren Eguna egin du Zurtz elkarteak gaur goizean Oñatin. Elkartearen berri emateaz gain, txakurren abilezien erakustaldiak egin dituzte: txakur ondo hezituak, txakur terapeutak, txakurrekin lagunduriko ekintzak eta ginkana egin dituzte ume eta txakurrekin. 
 
 
Ainhoa, Lur eta Gari, terapiako ariketa bat egiten.


Mugikortasun arazoak dituzten txakurrei laguntzeko egiten du lan gehienbat Zurtz elkarteak eta lan horien berri eman dute. Mugikortasun arazoak ez ezik, bestelako egoera batzuei aurre egiteko tratamanduak ere izan dituzte hizpide: azaleko arazoak edo portaera arazoak dituzten txakurrendako dauden terapia naturalak erakutsi dituzte.

No hay comentarios:

Publicar un comentario