martes, 20 de mayo de 2014

ARANTZAZUKO BIDEA

 DATORREN ASTETIK AURRERA, ARANTZAZUKO BIDEA KONPONTZEN  HASIKO DIRA.

 Ane Elordi 2014-05-20 15:13  Debagoiena  Oñati
Arantzazuko Santutegirako bide-zorua birgaitzeko lanak egingo dira, datorren astetik aurrera. Oñatitik igarotzen den GI-3591 errepidearen konponketa-lanak egingo dituzte, Oñatiko Araotz auzoko bidegurutzea eta Arantzazuko Santutegiko aparkalekua bitarteko tartean.
 
Eraberritze lanen bitartez, bide-zoruak dituen ezaugarri funtzionalak hobetu nahi dira; izan ere, aurreikusten da trafiko askoko tartea izatea, eta, ondorioz,  segurtasun eta erosotasun neurriak hartu nahi dira. Gainera, errepidearen egitura hobetuko da iraunkortasuna, iragazgaitasuna eta uniformetasuna bermatzeko. Igoerako ibilbidea osorik konponduko da; baina beste norabidekoa ez, beharrezkoak diren zatiak soilik.
Konponketa-lanak egiteko egun dagoen bide-zorua kendu egingo da, eta berria ezarriko da. Horrez gain, lanen ondorioz kaltetutako bide-seinale horizontalak berrezarriko dira, eta euste euskarriak egokituko dituzte. Lanak hamaika astetan egitea aurreikusten da, eta 568.083,26 euroko aurrekontua dute.

No hay comentarios:

Publicar un comentario