Atletismoa
2014-05-19 10:40:16
Ruben Lanz garailearen denbora berdinean sartu zen helmugan
78 lasterkari bildu zituen orotara Otala Zelaiko lasterketak atzokoan. Horietatik 18 partehartzailek, bikoteka egin zituzten antolakuntzak markaturiko zortzi kilometro pasatxoak. Parte hartzaile guztien artean azkarrenak, Ruben Lanz eta Sergio Garcia oñatiarra izan ziren. Bi lasterkariek metro batzuetako abanataila hartu zuten azken metroetan eta bakarrik iritsi ziren helmuga puntura. Azkenean garaipena Lanz Legazpiarrarentzat izan zen (00:27:22). Denbora berdinean iritsi zen Sergio Garcia txantxikuarra eta podiuma osatu zuen hirugarren lasterkaria, Asier Agirre (00:27:35) Durangarra izan zen.
Emamukezkoetan berriz, Cristina Loeda Eibartarraren nagusitasuna handia izan zen. 00:33:11 denborarekin gurutzatu zuen helmuga. Bigarren sailkatua, bi minututik gorako atzerapenaz iritsi zen; Raquel Alonso (00:35:22). Eta podiumeko hirugarrena, Idoia Velez (00:38:51) izan zen.
Hainbat lasterketa
Otala Zelaiko herri krossak hainbat lasterketa ditu bere egitarauan. Aurrez aipaturiko lasterketa nagusiaz gain, goizean goizetik gaztetxoenentzako lasterketak eta kirol egokiturako lasterketak ere lehiatu baitziren. Bi lasterketa hauen artean, beste 200 bat lagun batu ziren Joseba Mardoren oroimenezko egun berezi honetan.Lasterketako sailkapen ofizialak hemen.
Sergio Garcia eta Ruben Sanz, helmugan elkarrekin. Argazkia: Goiena |
No hay comentarios:
Publicar un comentario