Euriari aurre eginez, Corpuseko prozesioaz gozatu dute herritarrek
2012-06-10 19:11:55 Maider Arregi
Oñatiarrak kalera irten dira Corpuseko prozesioaz disfrutatzeko. San Migel, Santa Anatik irtetearekin batera lehen euri tantak hasi dira; baina ibilbidea egiteko denbora izan dute kofradiako kideek eta apostoluek. Plazara iristean ordea, euria barra-barra egin du. Inprobisatu eta parrokiara joan behar izan dute. Oñatz taldekoen Corpuseko dantzarekin eta txistularien Agur Jaunak doinuarekin eman diote bukaera aurtengo prozesioari. "Pena izan da, San Migel ez da-eta bat ere luzitu", azaldu digu parrokia barruan zegoen emakume talde batek. Astelehenekoan argazkiak eta herritarrek prozesioarekiko duten kolore guztietako iritziak.
domingo, 10 de junio de 2012
Suscribirse a:
Enviar comentarios (Atom)
No hay comentarios:
Publicar un comentario