domingo, 10 de junio de 2012

Oñatiko Herrirak

Oñatiko Herrirak bizi osoko kartzela zigorra salatu du


2012-06-10 16:03:21 Maider Arregi

Oñatiko Herrirak Corpus eguna aprobetxatu nahi izan du bere aldarrikapenak kalera ateratzeko. Hala, San Migel parrokiako kanpandorrean Bizi arteko zigorrik ez zioen pankarta jarri dute Alberto Plazaolaren argazkiarekin. Izan ere, Plazaola preso oñatiarrari 197/2006 doktrina ezarri diote eta bizi duen muturreko egoera salatu gura izan dute.



Bestalde, herriko plazan dagoen kioskoan Herrirako hainbat kide izan dira prozesioak irauten zuen bitartean, Biziarteko zigorrik ez kamisetak jantzita zituztela eta eskuetan Albertoren argazkia zeraman pankarta zutela lelo berarekin. "Ekintza isila izan da deigarria izan da. Herritar ugariren arreta erakarri du ekintzak eta Korpus egunak Oñatin duen garrantzia kontuan izanda, gure aldarrikapenak lau haizetara zabaltzea lortu dugula uste dugu", azaldu digute.

No hay comentarios:

Publicar un comentario