Autokonposta egin gura duten herritarren zenbaketa egingo du Oñatiko Udalak
2012-08-20 12:00:00 Mireia Bikuña
Interesatuek 943 78 04 11 telefonoan, partehartzea@oinati.net helbidea edo udal bulegoetan eman dezakete izena. Udalak autokonposta egiteko gura komunitarioak ipini gura ditu herriko auzoetan. Plangintza egokia egiteko datu bilketa hasi dute.
Alkateak egindako adierazpenean jasotzen da interesatuek oinarrizko datuak eman beharko dituztela: izen-abizenak, NAren zenbakia, helbidea, telegonoa eta etxebizitza berea bizi direnen koputua.
Epe ertainean
Esperientzia pilotu gisa abiatuko du Udalak gune komunitarioena. Baina epe ertainean, eta dauden beharrak zehaztuta, azpiegitura egonkorren plangintza osatu eta egingo da. Konpostagailu komunitarioen neurriak zehazteko zenbat herritarrek parte hartuko luketen zehaztu behar du Udalak.
Erronka berriak
Herri gunean autokonpostagailu kolektiboak jartzeko ekimena, hondakinen bilketa selektiboaren alde egindako hautuaren osagarri da. Egun sortzen diren hiri hondakinen %40 inguru hondakin organikoak dira. Horiek, zirkuitotik atera eta norberak kudeatzera bultzatzea da Udal Gobernu Taldearen erronka nagusienetako bat.
lunes, 20 de agosto de 2012
Suscribirse a:
Enviar comentarios (Atom)
No hay comentarios:
Publicar un comentario