lunes, 20 de agosto de 2012

Markel Irizar protagonista Vueltan



2012-08-20 17:36:41 Eneko Azkarate

Markel Irizar (RadioShack) oñatiarra izan da Espainiako Vueltako hirugarren etapako (Oion-Arrate) protagonistetako bat. Izan ere, tropeletik ihesean egin du hainbat kilometro, beste txirrindulari batzuekin (zortzikotea une batean eta seikotea azkenerako) batera. Tropela Arabatik Gipuzkoan sartu denerako, Leintz Gatzgatik, lasterketa buruan zen oñatiarra beste iheslariekin batera eta Debagoienean barrena, ia hiru minutuko aldea izan dute. Kanpanzarko gainean, 2:35ekoa zen aldea. Baina, azkenean, lasterketa amaitzeko 8 kilometro falta zirenean, Eibarren, Arrateko igoera hastear, tropelak harrapatu du oñatiarra; izan ere, hura izan baita ihesaldiari eutsi dion azkena. Etapako beste protagonista, garailea: Alejandro Valverde (Movistar). Joaquim Purito Rodriguez (Katusha) esprint estuan, marran bertan, garaitu du. Alberto Contador (Saxo Bank) laugarren sartu da. Irizarrek, bestalde, eskertu nahi izan du euskal zaleen aminuak: "Mila esker euskal zale guztiei. Beste behin erakutsi duzue zale onenak ditugula", esan du Twitter bidez.

No hay comentarios:

Publicar un comentario