lunes, 13 de agosto de 2012

OÑATI TRAIL - M5 TALDEAREN AURKEZPENA




Uztailaren 11ean, taldearen babeslea den Aretxabaletako M5 kirol dendan egin genuen Oñati Trail mendi lasterketa taldearen aurkezpena. Oñati Trail aspalditik mendiko lasterketa eta martxetan aritzen garen lagun talde batek osatu dugu eta M5-en babesari esker 13 korrikalarik ekipazio berdinarekin korrika egingo dugu hemendik aurrera. Lasterketa motzetan, maratoi erdietan, mendi maratoietan, mendi martxetan eta ultra trail distantzietan parte hartzen dugu, baina batez ere mendi irteerak taldean egitea, lasterketetara taldean joatea, elkarren planen berri izatea eta giro onean mendiaz gozatzea dira gure helburuak.
Taldekideen berri jakin, gure helburuak, lasterketen kronikak, albisteak edo argazkiak ikusteko blog bat sortu dugu, eta bertan erregistratu zaitezkete albisteak email bidez jasotzeko: http://onatitrail.blogspot.com.es/





M5-eri dagokionean esan behar da, mendi materialean eta trailrunning-ean espezializatutako denda dela eta merkatuko marka nagusi guztiak aurki ditzakezuela Aretxabaletako denda hontan. Dendaren web-gunean ere materiala erosi ahal izango da: http://m5dendaoulet-online.es/

No hay comentarios:

Publicar un comentario