jueves, 30 de agosto de 2012

Oñatiko udal bulegoetarako sarrera plazatik



2012-08-29 15:30:00 Mireia Bikuña
Udaletxearen beheko solairua berrantolatu egin dute, eta irailaren 3tik herritarrek, arkupetan dagoen sarrera erabili beharko dute. Sartu eta eskuinetara dagoen atean egongo da harreta zerbitzua. Aldaketak egin dituzte "herritarrei zerbitzu hobea" emateko.
Oñatiko udal langileen artean sortu den Herritarren Asebetetze Taldea izan da proposamena garatu eta exekutatzeaz arduratu dena. Taldean jarritako helburuak hobeto betetzeko, bulegoetan espazio aldaketak proposatu zituzten. Aldaketekin herritarrek errazagoa izango dute igogailurako sarrera, udal eraikinaren irisgarritasun irizpideak hobeto beteaz.
 
 
Beste aldaketa batzuk
 
Orain egin den berrantolaketak espazioari eta irisgarritasunari erantzungo dio. Baina Herritarren Asebetetxe Taldeak  beste zerbitzu batzuk hobetzeko azterketak egiten dihardu. Epe laburrean zerbitzuaren funtzio eta ordutegiaren inguruan aldaketa gehiago iragarriko ditu.

No hay comentarios:

Publicar un comentario