jueves, 29 de octubre de 2015

OÑATZ 45.URTEURRENA.SORGIN DANTZA.

Sorgin-dantza erraldoia Oñatzen urtebetetzerako

Oihana Elorza 2015-10-29 13:19  Oñati
Oñatz dantza taldeak 45 urte betetzen ditu aurten eta aste osoko egitaraua prestatu du urteurren hori ospatzeko. Azaroaren 14tik 21era, dantzari buruzko hitzaldiak eta dantza egiteko aukera, besteak beste, egongo da Oñatin. Tartean, azaroaren 19an kalerik kale egingo duten sorgin-dantza herrikoia.
Dantzari oñatiarrak irailaren 13ko Haurren Egunean         
Azaroaren 14tik 21era ekitaldi asko egingo ditu Oñatzek 45. urteurrena ospatzeko. Tartean, sorgin-dantza herrikoia. "Oso dantza erraza da, dibertigarria eta denok egiteko modukoa", dio Oñatz dantza taldeko Eider Quintasek. Eta herritarrak animatzeko, bi entsegu egingo dituzte: azaroaren 3an eta 10ean izango dira, 19:30ean, Oñatzeko Errekalden duen lokalean.
Hauxe da prestatu Oñatzek prestatu duen egitaraua:
  • Azaroak 14, zapatua: ekitaldi nagusia. 22:30ean udal pilotalekuan
  • Azaroak 15, domeka: konpartsa. 12:30ean, Santa Anatik hasita. Gonbidatua izango da Arrotxapeako konpartsa. 18:00etan, herriko ume eta gaztetxoak dantzan Foruen plazatik
  • Azaroak 17, martitzena: Ane Albisuen hitzaldia: Atonduz. 19:00etan, gaztelekuan
  • Azaroak 18, eguaztena: Iñigo Murgiondo Agirreren hitzaldia: Oñatiko dantzaren historixia. 19:00etan kultura etxean.
  • Azaroak 19, eguena: sorgin-dantza herrikoia. 19:00etan kalerik kale
  • Azaroak 21, zapatua: hamaiketakoa kontzejupean, 11:00etan. Ondoren, dantza txikiteoa eta bazkari herrikoia
  • Azaroaren 9tik 23ra: herriko denda eta saltokietako erakusleihoetan Oñatzen arropa eta materialaren  erakusketa egongo da
  • http://ruperak.blogspot.com.es/2015/10/onatz-45urteurrena_28.html

No hay comentarios:

Publicar un comentario