domingo, 20 de mayo de 2012

JULIAN ZELAIA.

Zelaiarengandik sortutako harrobiaren esker ona


2012-05-20 18:26:36 Leire Kortabarria

Julian Zelaia (Oñati, 1916) organo-jotzaile hutsa baino gehiago izan zela agerian geratu zen zapatuan egin zioten omenaldian.
Santa Ana antzokia, beteta.



Jerardo Elortza historialariak omenaldiko ekitaldian esan zuen moduan, "Oñatin eta inguruan Julianen eskuetatik jende asko pasa da. Eta Oñatiko musika heziketa, neurri handi batean, abesbatza-parrokia inguruan mamitu" zen.



Hala, Zelaiak ereindakotik eratorritako abesbatzak eta bilobek, pianoa, gitarra, klarinetea, biolina… erabilita Julian Zelaiaren hizkuntza eta bizipoz nagusi izan zen musikaren bitartez helarazi zioten esker ona aita-jaunari, ikusleen txalo-zaparradak babestuta.

No hay comentarios:

Publicar un comentario