EHUko irakaslea
Gasteizen, arkeologoa da afizioz eta ofizioz Alvaro Arrizabalaga
oñatiarra. Arrasateko Lezetxiki aztarnategian eman ditu azken hiru
asteak, udaro egiten duten moduan, indusketetan. Han harrapatu dugu guk
ere; pasio duen horretan lanean.
Zein da Alvaro, nolakoa da?
1965ean jaiotako Arkeologo Oñatiarra da. Nolakoa naizen esaten ez naiz ausartzen; hori beste batzuek esan beharko lukete.
Zein harreman daukazu sukaldearekin?
Ona, oso ona. Etxean nik egiten dut
sukaldean eta gainera, ongi egiten dut. Eta nola ez, jatun ona ere
banaiz. Bata bestea barik ezin da ulertu. Jatea ez bazaizu gustatzen
nekez egingo duzu sukaldean.
Zein da zure espezialitatea sukaldean?
Zalantza barik, pasta.
Zertara gonbidatuko zenuke lagunik onena?
Babarrunak jatera. Babarrunak eta arraina
jatera. Horretarako Gipuzkoako kostaldeko herri batera eroango nuke,
Getariara esaterako. Bi plater horiekin seguru asmatuko nukeela laguna
pozik lagatzen.
Zeinekin gustatuko litzaizuke mahaiaren bueltan eseri?
Jende askorekin, baina ez nuke jakingo esaten bereziki zeinekin.
Zergatik arkeologo?
Bokazio bat da. Gazte gaztetatik izan dut
ofizio honekiko zaletasun handia. Munduan gehien gustatzen zaidana da,
zalantza barik.
Zure ogibidearekin lotuta, zer duzu gogokoen?
Oso lan desberdinak egin behar izaten
ditugu eta bat aukeratu beharko banu landa lana aukeratuko nuke;
aztarnategian bertan egiten den lana da gehien gustatzen zaidana.
Arkeologo ez bazina?
Arkeologo ez banintz, sukaldari izango nintzateke. Gustatzen zait sukaldea. Lan interesgarria iruditzen zait.
Zer ez duzu maite bizimodu honetan?
Erraza da erantzuten. Egungo egoera ekonomiko-soziala.
Iratxoek hiru desio betetzeko aukera ematen dizute.
Bakarra beteko balit ere konformatuko nintzateke: lasaitasuna. Hori da behar dudana; hori da jendarteak behar duena.
Bizimodu honetan zer da ezinbestekoa?
Zalantza barik, lana.
Damu zara...
Ezertaz.
Zer errepikatuko zenuke?
Ogibide hau aukeratzearena.
Zerk beldurtzen zaitu?
Etorkizunak, baldin eta gauzak ez badira guztiz aldatzen. Beltza dago etorkizuna eta zail ikusten dut egoera aldatzearena.
Nora ospa egingo zenuke gustura?
Europako iparraldeko ikerketa zentro eder batera; Alemaniara, esaterako.
Lanetik etxera iritsi, sofa eseri eta...
Lanetik etxera iritsi eta ez naiz sofan esertzen. Afaria prestatzen hasten naiz zuzenean.
Zein ohitura, esaldi, aholku konpartituko zenuke?
Aholku artean ematen dut eguna. Irakasle
naizen aldetik, egun guztia pasatzen dugu horretan. Nere ikasleek esan
beharko lukete zein den gehien errepikatzen dudan hori. Ni neu, ez naiz
orain esateko gauza.
----------
Aukeran...
Lehen platera: Pasta bolognesa erara.
Bigarrena: Txuletoia.
Postrea: Arroz-esnea.
Edatekoa: Sagardoa.
No hay comentarios:
Publicar un comentario