Arantzazuko Santutegia jendez lepo bete da
Madonnarekin biran ibilitako Kalakan taldea eta Donostiako Easo
Abesbatzak eman zuen kontzertuarengatik. Sarrera guztiak agortuta
19:00etan hasi zen emanaldia eta Debagoiendar ugarirez gain, kanpotik
ere jende asko bertaratu zen Arantzazura.
Easo eta Kalakanekin batera Andoni Egaña bertsolaria eta Ana Belen Gartzia organo-jolea izan ziren. Besteak beste, Latry, Escudero eta Bordakarreren obra eta doinu herrikoiak entzun ahal izan ziren. Emanaldia bertsolariak gidatu zuen, baina eliz musikak ere bere tokia izan zuen.
Izan ere, joan den uztailaren 12an zendu zen Nestor Basterretxea Arantzazuko Santutegiko kriptaren egilea gogoratzeko emanaldia izan zen.
No hay comentarios:
Publicar un comentario