ok magazinea
Ostiral arratsaldean aurkeztu zen jendaurrean Arrikrutz Aloña Mendi ziklokros taldea. 2014/2015 denboraldirako izango dituen txirrindulari eta egitasmo guztiak erakutsi zituzten jendez bete zen Kultur Etxeko areto nagusian. Kadete eta Junior mailako 7 txirrindularik osatuko dute aurtengo taldea.
Laugarren urtez jarraian, Aloña Mendik ziklokros taldea izango du eta alde horretatik oso pozik agertu ziren ordezkariak aurkezpen ekitaldian: «Orain arteko hiru denboraldietan oso lan polita egin dute txirrindulariek. Urtero ikusi dugu Aloñako ziklistaren bat podium batetara igota eta hori gutxi balitz, azken hiru urteotan, Oñatiko taldeak beti izan du ordezkariren bat Espainiako ziklokros txapelketan». Denboraldia, atzo bertan hasi zuten Karrantzan (Bizkaia) eta guztira, hamazazpi lasterketa izango dituzte egutegian; tartean Oñatin jokatuko dena.
Txirrindulari horiekin batera, Ruper Arkauz, Josu Alberdi, Iker Arkauz eta Julen Arkauz arituko dira zuzendari lanetan eta mekanikari lanak, Mikel Untzurruntzaga gazteak egingo ditu. Helburuei dagokienez ere, izan zuten hitzik ordezkariek: «Helburua txirrindulariek modalitate berezi honetaz gozatzea izango da eta posible den heinean, aurreko urteetako emaitzak errepikatu edo hobetzea».
Ostiral arratsaldean aurkeztu zen jendaurrean Arrikrutz Aloña Mendi ziklokros taldea. 2014/2015 denboraldirako izango dituen txirrindulari eta egitasmo guztiak erakutsi zituzten jendez bete zen Kultur Etxeko areto nagusian. Kadete eta Junior mailako 7 txirrindularik osatuko dute aurtengo taldea.
Laugarren urtez jarraian, Aloña Mendik ziklokros taldea izango du eta alde horretatik oso pozik agertu ziren ordezkariak aurkezpen ekitaldian: «Orain arteko hiru denboraldietan oso lan polita egin dute txirrindulariek. Urtero ikusi dugu Aloñako ziklistaren bat podium batetara igota eta hori gutxi balitz, azken hiru urteotan, Oñatiko taldeak beti izan du ordezkariren bat Espainiako ziklokros txapelketan». Denboraldia, atzo bertan hasi zuten Karrantzan (Bizkaia) eta guztira, hamazazpi lasterketa izango dituzte egutegian; tartean Oñatin jokatuko dena.
Bi talde, zazpi txirrindulari
Kadete eta Jubenil mailako txirrindulariek osatuko dute aurtengo plantilla. Guztira zazpi kide izango dira: Ander Gartzia kadete mailan eta Beñat Ormaetxea, Xabi Murgiondo, Ekaitz Txintxurreta, Julen Umerez, Andoni Igartua eta Xabi Aiastui jubeniletan.Txirrindulari horiekin batera, Ruper Arkauz, Josu Alberdi, Iker Arkauz eta Julen Arkauz arituko dira zuzendari lanetan eta mekanikari lanak, Mikel Untzurruntzaga gazteak egingo ditu. Helburuei dagokienez ere, izan zuten hitzik ordezkariek: «Helburua txirrindulariek modalitate berezi honetaz gozatzea izango da eta posible den heinean, aurreko urteetako emaitzak errepikatu edo hobetzea».
No hay comentarios:
Publicar un comentario