miércoles, 8 de octubre de 2014

URA ETA ERREKA

Oñatiko Natur eskola eta Txirrinka taldeak elkarlanean antolatutako bizikleta ibilaldi gidatua izango da Epeleko araztegira urriaren 11an, larunbatean.
Goizeko 10etan herriko plazan elkartu eta poliki poliki, geldialdiak eginaz, inguruaz gozatuaz, Natur eskolako gidarien azalpenak entzun eta Oñati eta Arrasate bitarteko natur aniztasuna ezagutuz, Epeleko araztegira iritsiko gara. Ondoren araztegiaren funtzionamendua ezagutu ahal izango dugu bertako langile batek gidatuta, eta azkenik Oñatira buelta egingo dugu bidegorritik denok elkarrekin, eguerdiko 14:00ak aldera berriro ere Oñatin izateko asmoz.
Animatu eta etorri Oñati eta Arrasate arteko bidegorriko natur aniztasuna eta Epeleko araztegia ezagutzera!!!

No hay comentarios:

Publicar un comentario