Atzo goizean Lasarte Oriako herrian, kros
herrikoaren XIX. edizioa ospatu zen. Bigarren hamarkada betetzera
dijoan lasterketa honek, ia 1000 partehartzaile (985) batu zituen
irteera puntuan. Gazte mailan, emakumezkorik azkarrena Sara Gomez
oñatiarra izan zen.
Iazko edizioan bezala, aurten ere, tenperatura beroa izan zen lasterketaren protagonista nagusia. Urria amaiera izanagaitik ere, uda beteko giroa jasan behar izan zuten korrikalariek. Lasarteko probak 10,5 km ditu eta normalean, oso proba azkarra izaten da.
Bertaratzen diren korrikalari askok Behobia Donostia lasterketarako lan saio gisa erabiltzen dute Lasartekoa. Izan ere, 15 egun baino ez dira falta proba entzutesuaren 50. ediziorako.
Ritxar Fernandez atleta beteranoak, hirugarren postua lortu zuen sailkapen orokorrean. Fernandezek, 22:48 osatu zituen antolakuntzak markaturiko 7,3 kilometroak. Garaipena, Ibon Esparza Donostiarrarentzat izan zen (22:21) eta bigarren postua, Joseba Larzabalek (22:43) eskuratu zuen. Sailkapen ofizialak [hemen].
Iazko edizioan bezala, aurten ere, tenperatura beroa izan zen lasterketaren protagonista nagusia. Urria amaiera izanagaitik ere, uda beteko giroa jasan behar izan zuten korrikalariek. Lasarteko probak 10,5 km ditu eta normalean, oso proba azkarra izaten da.
Bertaratzen diren korrikalari askok Behobia Donostia lasterketarako lan saio gisa erabiltzen dute Lasartekoa. Izan ere, 15 egun baino ez dira falta proba entzutesuaren 50. ediziorako.
Sara Gomez azkarrena, junior mailan
Denboraldi hasieran egonagaitik ere, Sara Gomez korrikalari gazteak aurten ere zeresana emango duela agerian utzi zuen atzoko lasterketan. Emakumezkoen junior mailan, nagusitasun handiz lortu baitzuen garaipena. Helmugan 47:07 kronoa eginez (iazko marka 17 segundutan hobetu zuen) ia hamaika minutuko aldea atera zion bere mailako bigarren sailkatuari. Sailkapen ofizialak [hemen].Ritxar Fernandez hirugarren, Eibarren
Asteburu honetan baina, Lasarteko probaz gain, beste hainbat atletismo lasterketa jokatu dira han hemenka. Larunbat arratsaldean adibidez, Eibarren, Asier Cuevas Herri Lasterketaren bigarren edizioa ospatu zen eta hemen ere, txantxikuarrak protagonista izan ziren.Ritxar Fernandez atleta beteranoak, hirugarren postua lortu zuen sailkapen orokorrean. Fernandezek, 22:48 osatu zituen antolakuntzak markaturiko 7,3 kilometroak. Garaipena, Ibon Esparza Donostiarrarentzat izan zen (22:21) eta bigarren postua, Joseba Larzabalek (22:43) eskuratu zuen. Sailkapen ofizialak [hemen].
Sara Gomez, Lasarteko podiumean. Argazkia: Sara Gomez.
No hay comentarios:
Publicar un comentario