miércoles, 1 de octubre de 2014
Kilometroak 89 Oñati (1989ko Urriak 1) [45min]
Gaur 25 urte dira Kilometroak 89 Oñatin ospatu zela. Harrezkero ez da berriro ere egin Oñatin Kilometroak jaia. Eli Galdos zen 1989an Oñatiko alkatea, Imanol Murua Gipuzkoako ahaldun nagusia eta Jose Antonio Ardantza lehendakaria. Horiek denak izan ziren Oñatin, milaka lagunekin batera. Txantxiku Ikastolak antolatu zuen jaia eta jo eta ke aritu ziren guraso, irakasle eta herritarrak antolaketa lanetan. Eguraldiak lagundu zuen. Lourdes Idoiaga presidenteak egin zuen hasiera ekitaldiko aurkezpena eta hasierako berbak eskaini zituzten Felisatxo Enparantzak eta Bitoriano Gandiagak.
Suscribirse a:
Enviar comentarios (Atom)
No hay comentarios:
Publicar un comentario