Lanera bizikletan ekimena martxan da Debagoienan, eredu osasungarria eta iraunkorra sustatzeko asmoz
“Lanera
bizikletan” Gipuzkoako Foru Aldundiak, Aretxabaleta, Arrasate,
Eskoriatza eta Oñatiko Udalekin batera 2014ko azken hiru hilabeteetan
zehar abian jarriko duten sentsibilizazio ekimena da. Ekintza honekin
lanerako bidaiak edo joan-etorriak oinez edo bizikletan egitea sustatu
nahi da. Horretarako Debagoieneko eskualdean sentsibilizazio kanpaina
hau abian jarri da gaurtik, abenduaren bukaera bitartean. Gipuzkoako
Foru Aldundiak Mugikortasuneko eta Bide Azpiegituretako Departamentuaren
eskutik esperientzia pilotu bat antolatu du Debagoieneko lau udalekin
elkarlanean, etxetik lanera egiten diren joan-etorriak bizikletan edo
oinez egitea sustatzeko. Helburen artean honako hauek: herritarrak
kontzientziatzea hiri-mugikortasunean dauden arazoez, zehazki, lantokien
inguruan sortzen direnez, eta mugitzeko eta lanera joateko modu
iraunkorragoetara aldatzeko premiaz jabearaztea; informazio argia eta
zehatza ematea lantokira oinez edo bizikletan joateko dauden aukerez,
bai azpiegitura bai baliabide mailan, automobila edo bestelako motordun
ibilgailurik erabili gabe eta bizikletan edo oinez desplazamenduak
egitea pertsonalki probatzeko aukera ematea, besteak beste.
Herritarrak sentsibilizatzeko, herri bakoitzean informazio bilerak
antolatu dira; informazio euskarriak, foiletoak eta kartelak ipiniko
dira lantegietan eta herrietako hainbat establezimenduetan; herritarrez
osatutako erabiltzaileen sarea osatuko da; webloga www.lanerabizikletan.net eta sare sozialak bultzatuko dira; doako telefonoa 900.102716; prentsa bulegoa eta publizitate kanpaina abian jarri dira.Erakunde antolatzaileetako ordezkariek jongi ezagutzen dituzte gure gizartean ibilgailu motordunen erabilera masiboak eragiten dituen kalteak, bai ingurumenean bai langileen osasunean zein segurtasunean, eta horiek arintzea du helburu ekimenak.
Bi datu nabarmen:
- Hiri barruan, autoz egiten diren bidaien % 50a 3 km baino laburragoak izaten dira eta %10a 500 metro baino laburragoak. Bizikletan erraz egin daitezke, 20 minutu besterik ez baitira behar 5-6 km egiteko.- Osasunaren Mundu Erakundearen, OMEn arabera, bizitza sedentarioak urtean 1,9 milioi pertsona garaia baino lehen hiltzea eragiten du. Astean bost egunez 30 minutuko intentsitate gutxiko ariketa saioa eginez (ibili, pedalei eragin, eskailerak igo), bizitza sedentarioak eragiten dituen osasun arriskuei aurre egiten zaie.
Informazio bilerak
Udalerria | Eguna | Ordua | Lekua |
Oñati | Urriak 21 | 19:00 | Udalbatzar aretoa |
Eskoriatza | Urriak 23 | 18:30 | Ibarraundi museoa |
Aretxabaleta | Urriak 27 | 19:00 | Kultur Etxea |
Arrasate | Urriak 30 | 18:30 | Kulturate (Jokin Zaitegi gela) |
No hay comentarios:
Publicar un comentario