2015 Apirilak 12
Honela kontatu dute gertakaria:
“Apirilaren 3an, joan den egubakoitzean, arratsaldeko seiak aldera, oñatiar gazte bat atxilotu zuen Guardia Zibilak Aloña azpiko pagadian. Gaztea basoan zebilen eta, bat batean, Guardia Zibilaren patrola ikusi zuen. Normala den moduan, ezkutatu egin zen. Ordubete ezkutuan egon ostean, ikusi egin zuten eta “Alto la Guardia Civil” esan zioten. Lurrera bota zuten gaztea eta aurpegia lokatzaren kontra jarrita eduki zuten. Ondoren, katxeatzen hasi ziren eta frakak jaisteko eskatu zioten. Guardia Zibil bat eskularruak janzten hasi zen. Gazteak esan zien ez zeukala frakak jaisteko asmorik eta, orduan, bortizkeriaz lurrera bota zuten. Esku burdinak jarri eta kolpeak emanez erdi arrastaka eraman zuten. Ondorioz, hanka bat zauritu du gazteak eta puntuak jarri behar izan dizkiote. Gaztea patrolean sartu zuten, esku burdinak kenduta, eta Donostiara eraman zuten. Lehendabizi ospitalera joan ziren eta zauria sendatu zioten, ondoren Intxaurrondora eraman zuten eta goizaldeko ordu biak aldera aske utzi zuten. Gaztea epaiketaren zain dago desobedientzia eta aginteari men ez egitea leporatuta”
No hay comentarios:
Publicar un comentario