jueves, 30 de abril de 2015

Podiotik podiora, pedalei gogor eraginez

2015-04-30 20:10:59
LAU LORTU DITUZTE ASTEBURUAN, ALOÑAKO ZIKLISTEK




Aloña Mendiko txirrindulari gazteak sasoiko jarraitzen dute. Bizikleta gainean dohaiak gauzak oso ondo egiten dabiltza eta era berean, poztasun ugari ematen ari dira taldeko zuendari zein herriko ziklismo zaleei. Pasaden asteburuan esaterako, hainbat podium lortu zituzten jubenil eta eskolarte mailako lasterketa ezberdinetan.

Taldeko ziklista gaztetxoenak Mendaron izan zuten hitzordua igandean. Denboraldiko bostgarren proba izan zen beraientzat eta beste behin, sailkapen nagusiko lehen bi postuetan ikusi genituen Lizarralde Aloña Mendiko ziklistak. Aimar Erostarbek garaipena lortu zuen eta Aitor Altube bigarrena izan zen. Aipatzekoa baita ere, Ander Blazquezek infantil mailan lorturiko laugarren postua. Orain arteko proba guztietan igo dira Oñatiko ziklistek podiumera.

Jubenil mailako ziklistek berriz, zita bikoitza izan zuten. Larunbatean Bergaran eta Igandean Zarautzen. Labegaraietako Sari nagusian, Ekaitz Txintxurretak laugarren postua lortu zuen. Sprintean iritsi ziren helmugara eta garaipena oso gertu izan zuen. Zarauzko Udaberri Sarian ordea, poztasuna bikoitza izan zen. Bi aldiz igo baitziren Oñatiko ziklistak podiumera. Julen Umerez sailkapeneko hirugarren ziklista gisa eta Ulma Aloña Mendi taldea onena bezala.

Erregulartasuna

Eskolarte eta Jubenil mailetan, momentuz, erreferente dira Aloña Mendiko txirrindulariak. Erregulartasun handia erakusten ari dira eta horren adierazle, gazte mailako ranking nagusia izan daiteke. Julen Umerez bigarren onena da eta Xabier Murgiondo eta Ekaitz Txintxurreta bostgarren eta seigarren postuetan daude lehen mailako ziklisten artean.

Jubenil mailako taldea, Zarautzeko probako onena izan zen

No hay comentarios:

Publicar un comentario