viernes, 1 de octubre de 2010
BTT proiektuarekin saria eskuratu du Zuazola-Larraña Institutuak
Oñatiko Zuazola-Larraña Institutuan ‘talde gidaritza natur ingurunean’ izeneko modulua egiten dabiltzan ikasleak zorteko daude: lanbide heziketako gela eta tailerretako praktika egokiak lehiaketan, 2. saria irabazi dute Oñatiko Mountain Bike ibilbideen diseinuan eta publikazioan egindako lanarengatik.
Oñatiko Turismoko Plan Estrategikoan sartuta dagoen proiektua da eta sortzaileek Eusko Jaurlaritzako Lanbide Heziketako eta Etengabeko Ikaskuntza sailburuordetzaren eskutik jaso dute saria.
Mendi bizikletaz Oñatiren ekialde eta mendebaldean zehar hori da proiektuaren izena. Oñatiko Zuazola-Larraña Institutuko ikasleek sortu dute eta horrekin 2. saria jaso dute lanbide heziketako gela eta tailerretako praktika egokiak lehiaketan. Eusko Jaurlaritzako Lanbide Heziketako eta Etengabeko Ikaskuntza sailburuordetzaren eskutik jaso dute saria eta Oñatiko Turismoko Plan Estrategikoan txertatu dute herriko turismo eskaintza aberasteko.
Mendi bizikletarekin egiteko diseinatu duten ibilbidea 15 kilometro luze da eta erdi-mailako zailtasuna du. Ibilbidea 3 ordutan egiten dela kalkulatu dute ikasleek. Ikastetxean hasi eta bukatzen da ibilbidea, tartean Zumeltzegi Dorretik, Larraña, Olabarrieta eta Murgia auzoetatik, Soraluze turismo-baserritik, Lamiategik eta Garagaltzatik pasaz.
Oñatiko etxe-mota desberdinak, hirigune historikoko teilatuak, baserri giroko etxe multzoak, ermitak, txabolak eta zubi tradizionalak ikus ditzakete ibilbide honetan parte hartzen duten turistek.
Horrelako sariak jasotzea lanean jarraitzeko motibazioa dela adierazi du Muñozek. Orain, ibilbidea digitalizatzea da talde gidaritza natur inguruneko ikasleen hurrengo lana.
GOIENA
Suscribirse a:
Enviar comentarios (Atom)
No hay comentarios:
Publicar un comentario