jueves, 7 de octubre de 2010
XXVII. ARRASATE OÑATI
Data: Larunbata, 2010, Urria 9
Ordua: 17:00
Kilometroak: 11,700
EZAGUTZERA EMAN / COMPARTE
Webgunea: www.antxintxiketan.com
Herria: ARRASATE - OÑATI
Lurraldea: GIPUZKOA
XXVII.ARRASATE-OÑATI LASTERKETA.
Arrasate-Oñati lasterketa Antxintxiketan K.Elkarteak Arrasateko Atletismo Taldearen laguntzarekin antolatzen du; aurtengoan XXVII. edizioa izango da.
ARAUTEGIA.
1. Lasterketa Antxintxiketan K.Elkarteak Arrasateko Atletismo Taldearen laguntzaz antolatzen du.
2. Urriaren 9an, arratsaldeko 5etan emango zaio hasiera.
3. 1994urtean edo lehenago jaiotako edozeinek har dezake parte.
4. Lasterketak 11 kilometro eta 700 metroko bidea izango du, bukatzeko ordu t’erdiko denbora emango da.
5. Sariak oparitan, lehen hiru emakume eta gizakume sailkatuentzat izango dira; lehen Oñatiar eta Arrasatearrek ere sarituak izango dira.
6. Izen ematea:
- Aurrez: www.antxintxiketan.com
Eta Oñatin Mendizabal Kirol dendan eta Arrasaten Forum Sport kirol dendan.
- Egunean bertan: Irteeran, Arrasateko Portaloian 16:30 arte edo Oñatiko Foru Enparantzan 15:45 arte.
7. Ordaindu beharrekoa: aurrez 10 euro eta egunean bertan 15 euro.
8. Antolatzaileek autobusak jarriko dituzte Oñatitik Arrasatera korrikalariak eramateko; 15.15etan lehena eta 16.00etan bigarrena.
Autobus zerbitzua erabili nahi izanez gero, partehartzaileak 2 euro gehiago ordaindu beharko ditu izena ematerakoan. Gainera zein ordutako autobusa erabiliko duen zehaztu beharko du.
9. Antolatzaileek Korrikalarien arropak Arrasatetik Oñatira eramateko zerbitzua eskeiniko du. Arropak 16.45 baino lehen utzi beharko dira.
10. Lasterketa amaieran ASTORE markako kamiseta tekniko bat emango zaio korrikalariari.
11. Parte hartzaileek bideko eskubiko karriletik egin beharko dute korrika eta korrikalariren batek ezkerreko karrila erabiltzen badu DESKALIFIKATUTA geratuko da.
12. Arautegi honetan jasotzen ez den edozein arazoren aurrean, erabakia Batzorde Antolatzaileak izango du.
Informazio gehiago / Más información: www.antxintxiketan.com
Edizioa: 27
Suscribirse a:
Enviar comentarios (Atom)
No hay comentarios:
Publicar un comentario