Zubillagako hiltegian Debagoieneko udalek –guztiak Elgeta izan ezik ezik– kudeatuko duten elkarte publikoak aurrera egingo du, azken orduko gaizki-ulertuen ostean. Azken arazoak hala azaldu ditu Pedro Iturbe Antzuolako alkate eta Mankomunitateko Hiltegiaren Batzordeko presidenteak: "Irailaren 17an Rafa Uribarrenen gutun bat jaso genuen Udaletan Oñatiko hiltegiaren gainean erabakirik ez hartzeko. Gutun hori bidaltzeko aitzakia Gipuzkoako hiltegien artean mahai komun baten sorrera izan zen".
Gaizkiulertua argitzen
Rafael Uribarren Landa Ingurunearen Garapenerako diputatu eta Arrasateko EAJko zinegotziaren gutunak "asko" harritu zutela onartu du Iturbek: "Bilera bat egin genuen Uribarrenekin eta adostasun batera heldu ginen. Hala, adierazi zuenez, gutun bat bidaliko dute Udal guztietara gaizki-ulertuaren berri eman eta egindako akatsa onartzeko".
Izan ere, Iturbek jakinarazi duenez, Aldundia Oñatiko hiltegian elkarte publikoa eratzearen alde dago, Zubillagako hiltegia bultzatzeko beharra ikusten du. Iturberen ustez, erabaki horrekin saihestuko du bere taldeko zenbait zinegotzi atzera botatzea. Izan ere, Antzuolako alkatearen aburuz, "badirudi" EAJk Oñatiko hiltegiaren alde egingo duela. Bestalde, Debagoieneko udalek konpromisoa hartuko dute Gipuzkoako hiltegien mahaian lanean jarraitzeko.
PSE-EE, lehen gutunaren aurka
Eskoriatzako alderdi sozialistako zinegotzi Iñaki Pierruguesek ere Uribarrenen lehen gutuna kritikatu du. Pierruguesen hitzetan, Uribarren Oñatiko hiltegiaren kudeaketaz arduratuko den elkarte publikoa martxan jartzea "oztopatzen" ari da, "aitortu ezin diren" arrazoiengatik.
Zubillagarako dauden egitasmoak aurrera eramanda, hiltegia gertuago egongo da Gipuzkoan eta Hego Euskal Herri osoan haragiaren sektoreak eutsi beharreko erronkei eusteko. Izan ere, bai sektorea, bai agintariak bat datoz arloak berregituraketa bat behar duela. Une honetan, EAEn eredu desberdin askotako hiltegiak daude, bai kudeaketa aldetik, bai juridikoki; eta, Euskadin gero eta ganadu-esplotazio txikiagoak egoteak berrantolaketa batera behartzen du. Oñatiko hiltegiak, behintzat, emango du urrats hori.

GOIENA
No hay comentarios:
Publicar un comentario