viernes, 25 de junio de 2010
Elkartasun afaria egingo dute gaur Bidaurretan.
Parrokiako Misio Taldeak elkartasun afaria antolatu du gaurko. Bidaurretako fraideen etxean bilduko dira 20:30ean. Menua izango da letxuga entsalada eta patata tortilla. Afarirako sarrera doanekoa izango da.
Afaldu ondoren hitzaldia egingo dute hainbat misiolarik. Mari Karmen Markuleta eta Maria Luisa Ugarte mesedetako moja oñatiarrek, Yago Abeledo apaizak, eta Leire Atxega, Donostiako Elizbarrutiko misio ordezkaritzako arduradunak parte hartuko dute. Euren proiektuen berri emango dute.
Suscribirse a:
Enviar comentarios (Atom)
No hay comentarios:
Publicar un comentario