sábado, 11 de febrero de 2012

Dorletako Amak.....

Dorletako Amak talde guztiak aurkeztu ditu, tartean afizionatu mailakoa


2012-02-11 14:52:34 Xabi Urzelai

Denboraldian zehar hainbatetan igoko duten Arlabango mendatearen ondo-ondoan, Dorletako Amako santutegian hasi dute klubekoek gaur goizeko ekitaldia. Lehenengo amabirginari lore eskaintza egin diote, eta ondoren Eskoriatzara jaitsi dira herritarren aurrean ziklistak banan-banan aurkeztera. Aurten, gainera, nobebade handia izango da, klubak afizionatu mailan taldea izango duelako, Debagoienean bakarra.



Dorletako Amaren barruan Kanpanzar Harrobiak izenarekin lehiatuko dira afizionatu maila osatuko duten hamaika ziklistak. Talde erdia debagoiendarra da, iazko Mugarri-Jay eta Aloña Mendiko gazte mailako ziklistek osatuko dutena, eta beste talde erdia osatzeko hainbat gipuzkoar, arabar eta errioxar bat gonbidatu dituzte taldera. Aurkezpenean Isaak Kortabarriak –Dorletako Amako presidentea– onartu moduan lasterketetan parte-hartzekoa asmoz sortu dute taldea, ziklistei kategoria horretan lehiatzeko aukera emateko: "Baina lortzen ditugun emaitza on guztiak ongi-etorriak izango dira. Taldea ezagutzera ematea da nahi duguna".



Klubeko ordezkariek nahi beste lan izango dute aurtengo denboraldian, afizionatu mailako taldea izanda ere Dorletako Amak harrobiko talde bat izaten jarraituko duelako, kategoria txikienetatik hasi eta gazte mailara arte. Horrekin batera, aurten ere mendiko bizikletako taldeak izango dituzte, Lizarralde Kirolak batetik, eta CDR taldekoak, bestetik. Mugarri-Jayk jarraituko du gazteekin lanean, eta kategoria txikietan JMA izango da babeslea. Hala, klubeko ordezkariek eskerrak eman nahi izan dizkie babesleei emandako laguntzagatik, eta aurkezpenean oroigarri bana jaso dute babesleek.



Astelehenean 'Harmailatik' saioan



Astelehenean zapatuko aurkezpenak emandakoaz eta denboraldiaz berba egiteko afizionatu mailako taldea osatuko duten hainbat ziklista eta klubeko ordezkariak egongo dira Harmailatik saioan.



No hay comentarios:

Publicar un comentario