jueves, 23 de febrero de 2012

Sharon Stoner

2012ko Otsailak 24an kaleratuko den Sharon Stoner taldearen "Puntu bakar batean elkartzen diren ertzak" diskako aurrerapen abestia.



Tema adelanto del disco "Puntu bakar batean elkartzen diren ertzak" de Sharon Stoner que saldrá a la venta el 24 de febrero del 2012.

Alde batetik Sharon Stoner oñatiarrak izango dira, euren disko berria aurkezten, Iñigo Ibarrondo, Egoitz Olalde eta Mikel Zarketa materia lberriarekin eskenatoki gainean.





Bestetik Trunbo gasteiztarrak. Urte bete baino ez zaigu joan taldea sortu zenetik, baina bere kideek badakite zer den musika munduan aritzea: Gorkak (Karshbad), Enekok (Naut) eta Kandak (Neubat, Vice Presidentes, Sorkun...) osatzen dute proiektu berri honen bizkar hezurra.




Hirukotearen proposamena abesti pisutsuak eta gordinak eskaintzea da, baina keinu dotoreei muzin egin gabe. Kontrasteetan mugitzen zaigu taldea bere musikan. Bateria ahaltsuak, baxu oldarkorra eta gitarra zauritzaileak errezeta. Lehengo diska aurkeztuko digute.



No hay comentarios:

Publicar un comentario