lunes, 27 de febrero de 2012

Sharon Stoner

Sharon Stoner berriz ere errepidean


2012-02-27 08:42:17 Ander Monedero

Urte eta erdi itxaron behar izan dute Sharon Stonerren zaleek taldea berriz ere oholtza gainean ikusteko. Zale batzuei luze egingo zitzaien itxaronaldia, baina beti bezala, emanaldi bizia eskaini zuen talde oñatiarrak. Gainera, urte eta erdi horretan ez dira geldirik egon, disko berria grabatu baitute, Puntu bakar baten elkartzen diren ertzak, eta zaleen aurrean grabaketa berria defendatzen zuten lehenengo kontzertua izan zen egubakoitzekoa.







Aurretik, baina, Gasteizko Trumbo taldea izan zen Gaztelekuan. Esperientzia handiko musikariek osatzen dute Trumbo, besteak beste, Vicepresidentes, Sorkun eta Neubat taldeetan ibilitako musikariak baititu. Stoner-rock emanaldi zuzen eta gordina eskaini zuten, gitarra riff gogorrez josia.



Gero, oñatiarren txanda iritsi zen. Kontzertuaren lehenengo zatian, lan berriaren abestia jo zituzten, besteak beste, Gogoan, Jauzi edo Zeure ezpainak laztandu gabe abestiak.



Gero, taldearen lagun eta zaleei eskerrak eman zizkieten urte guzti hauetan emandako babesarengatik.

Etenaldi horren ostean, Sharon Stonerrek aurreko diskoetako abestiak jo zituzten. Momentu horretan, taldearen zaleak musika entzuteaz gain, kantuak abesten eta dantzatzen hasi ziren, besteak beste, 3 mila bira eta Rocky never dies taldearen abesti klasikoak.



Emanaldi bukaeran zaleak pozik Sharon Stonerren itzulerarekin.



Martxoaren 28an Arrasaten



Kooltur Ostegunak ekimenaren barruan Sharon Stonerrek kontzertua eskainiko du Arrasateko Gaztetxean. Martxoaren 28, asteazkena, izango da emanaldia, izan ere, martxoaren 29rako euskal gehiengo sindikalak deitutako greba orokorrarekin bat egin du antolakuntzak eta kontzertua egun bat aurreratzea erabaki dute.



Beraz, Puntu bakar batean elkartzen diren ertzak izeneko diskoaren aurkezpen kontzertua egun bat lehenago izango da, martxoak 28, eguaztena

No hay comentarios:

Publicar un comentario