miércoles, 15 de febrero de 2012

Oñatiko Udala farmazietako gaueko guardiak ...........

Oñatiko Udala farmazietako gaueko guardiak Arrasaten zentralizatzeko erabakiaren kontra


2012-02-15 18:07:56 Mireia Bikuña

Urte hasieratik indarrea dagoen erabakia bertan behera uzteko eta gaueko guardia zerbitzua herrian mantentzeko azken aukera urratu gura du Udalak. Hori horrela, errekurtso administratiboa ipini eta Udalaren ordezko izango diren abokatu eta prokuradoreak izendatu ditu. Otsailaren 6ko data duen alkate dekretuz hartutako erabakia da. Udalbatzari hilaren 23ko osokoan emango zaio honen berri.



Oñatiko Udala beti egon da gaueko guardiako zerbitzua zentralizatzearen kontra. Orain dela bi urte, EAJ udal gobernuan zegoenean, iritzi bera eman zuen. Bildu alkatetzara heldu zenean ere asmo bera azpimarratu zuen. Oñatiko Udalak urrats berria bat ematea erabaki du. Emaitzarik lortuko duen edo ez ikusteke dago, baina badakite epaitegietako auziak luze jo dezakeela.


Abuztuko idatzia



Udalean, abuztuan jaso zen Osasun Sailburuordetzako farmazia zuzendariak bat-egite proposamenaren berri emanez igorri zuen idatzia. Horren kontra ezer adierazi nahi bazen hartarako gonbidapena eginez. Oporretan egon arren Oñatiko Udalak erantzuna bidali zuen. Aretxabaletako, Eskoriatzako, Aramaioko eta Gatzagako udal arduradunek epez kanpo bidali zituzten erantzunak.



Hori horrela, Gasteizko arduradunek esan zuten idatzi bakarra jaso zutela –Oñatikoa–, eta gainerako udalak zerbitzua zentralizatzearen alde zeudela interpretatu zuten. Urtarrilean hasi ziren zerbitzuarekin.

No hay comentarios:

Publicar un comentario