viernes, 6 de agosto de 2010

Bidaian irten aurretik autoa tailerrera eramatea komeni da

Herritar askok hartuko du autoa egun hauetan; batzuk, oporretara joateko, eta lanean dihardutenek, aste bukaera aprobetxatuko dute errutinatik irten eta ihesalditxoa egiteko. Bada, bidaian irten aurretik komeni da autoari tailerrera eramatea, azken orduko ezustekorik ez izateko.



Garrantzitsuena gurpilak direla azaldu digu Ford Mugarriko Rafa Etxabek. Oinetakoak bezala direla, eta behar bezala izatea komenigarria dela, bai gure segurtasunagatik eta baita ingurukoen segurtasunagatik ere.

Horiez gain, beste hainbat pieza ere kontuan izatea komeni dela azaldu du Etxabek: bestea beste, balazta sistema eta argiak.

Gurpilak egoera txarrean izateagatik 150 euroko isuna

Gaineratu du, trafikoko arau berriak direla-eta, gurpilak behar bezala ez eramateagatik 150 euroko isuna jartzen dutela.

Autoen matrikulazioa asko jaitsi da guren ere

Bestalde, azken egunotan jakitera eman du Auto kontzesionarioen federazioak EAEn uztailean ia %40 jaitsi dela autoen matrikulazioa iazko uztailarekin alderatuta. Lurralde historikoak kontuan hartuta, Gipuzkoan eman da jaitsiera handiena: %44 jaitsi da matrikulazioa.
Gurean ere igarri dute jaitsiera hori, eta Etxabek argi dauka zeintzuk diren arrazoiak: "Plan 2000E bukatu denez ez dute diru laguntzarik ematen, eta bestalde, BEZ igoera dago". Hala ere, gaineratu du gaur egun markek egiten dituzten beherapenak direla-eta, autoen prezioa ez dela igo, Jaurlaritzak emandako diru-laguntzen bera dela, alegia.Egoera honetatik irteteko ezinbestekoa ikusten du Etxabek politikoen inplikazioa.
Arantzazu Ezkibel .
GOIENA

No hay comentarios:

Publicar un comentario