martes, 24 de agosto de 2010

Plouay





Kaixo lagunok!

Pirineotan azken egonalditxoa egin eta gero, Plouay ko klasikora joateko ordua iritsi zitzaigun. "Oporrak" bukatzen ziren pena horrekin, irten ginen Haimar eta biok lasterketara, baina ongi zauden sentsazio horrek, lasterketara ere gogoz joatea eragiten dizu.

Plouay-ra iritsi eta lehenengo gauza, nere kuadrillako lagun bat eta bere neska ikustea izan zen. Izugarrizko poza eman zidan , beraiek irteerara gerturatzea, eta euren oporretan, egin zuten esfortzua asko estimatzen dela onartu behar dut.

Lasterketari dagokionez, helburua Haimarrekin bukaerako erasoetan egotea zen. Nere lana beraren ondoan ahalik eta denbora luzeenean egotea zen. Irteerako ihesaldian Rovny sartu genuen, eta horrek lasaitasun pixka bat eman zigun.

Azken 3 bueltetan erritmoa azkartzen gindoazen, eta ihesaldia harrapatzera gindoazela, lasterketako gizon indartsuenal mugitu ziren, eta tartean zen Haimar. Atzeko multzoan, azken buelta ematera gindoazela, taldetik neu bakarrik geratzen nintzen, eta Haimarren taldea segundu batzuekin zioala jakinik, atzean erasoetan egotea nahi nuen. Baina zegoen tentsioak eta pelotoiak zeukan abiadurak neure helburua betetzea ezinezkoa bihurtu zuen.

Eta tentsio horrek berak sortu zituen azken kilometroetako erorketa batzuk, eta azken 7 kilometroetan sartuta ginela, erorketa batek gure multzoa bitan zatitu zuen. Erorketa libratu nuen arren, ezin izan genuen berriz ere aurreko multzoa harrapatu, eta gainera Haimar azken kilometrotan harrapatu zuten.

Erori ez izanaren zorte ona kontutan hartu arren, piska bat triste gelditu nintzen aurrean sartu ez izanagatik. Hala ere, aurreko astean egindako lan ona berriro egiteko asmoarekin hasiko dugu datorren Potou Charentes. Erlojupekoan jarrita dauzkat neure esperantza txikiak, eta ia behingoz gauzak ondo irtetzen zaizkida.

Besterik gabe, beste bat arte.

Markel

No hay comentarios:

Publicar un comentario