viernes, 22 de febrero de 2013

Acesma

Oñatiko 85 familiengana iristen da Acesmako elikagai bankua


Ots. 22, 2013, 10:46 a.m. Oihana Elorza

Udalak Ultzegin utzitako lokal batean dute biltegia. Bergarako elikagaien bankuaren, FEGA federazioaren eta Oñatiko hainbat komertzioen laguntza dute jakiak biltzeko. Hilean behin egiten dute banaketa.



Proiektu ezberdinak ditu eskuartean Acesma elkarteak (Asociación Cubano Extranjera Sierra Maestra) sortu zenetik, eta horietako bat da elikagien bankua. Momentu honetan, herriko 85 familiek jasotzen dute laguntza bide horretatik. Horietatik 66, elkarteko familiak dira, eta beste 19, gizarte laguntza behar duten herriko beste familia batzuk dira.

Laguntza

Elkarteko kide den Ibis Rodriguezen esanetan, bide ezberdinetatik lortzen dute laguntza elikagaien bankua mantentzeko: "Bergarako elikagai bankuko laguntza dugu eta baita FEGA federazioarena ere. Tamalez, baina, gero eta eskaera gehiago dago Euskal Herrian ere, eta azken minutuko zerbitzuak bezala ezagutzen diren horiek, adibidez, ez zaizkigu beti iristen".
Elkarteko kide batzuk Ultzegin duen biltegian



Hilean behin banatzen die herritarrei elikagai laguntza Acesma elkarteak. "Denetariko jakiak ematen ditugu. Herriko lau komertziok ematen dizkigute eta nolabait birziklapen lana ere egiten dugu. Izan ere, denda horiek bota egingo lukete janari kopuru hori, eta guri emanda, aprobetxatu egiten da", kontatu du Ibis Rodriguezek. "Instituzioen laguntza, eragileena edo herritarrena, izan dugun laguntza guztia eskertzen dugu, eta horrekin batera gogoratu gura dut gure elkartea zabalik dagoela edozein herritarrendako", gehitu du.

Bazkideen diagnosia

Duela urte eta zortzi hilabete sortu zuten Acesma eta elikagai bankuaz gain, beste proiektu batzuk ere baditu. Horien artean daude, adibidez, sustrai kulturalak indartzeko ekimena, euskara ikasteko Udalak jarritako proiektuarekiko atxekimendua edo Sandy hurakanak Kuban egin zituen kalteak arintzeko antolatu duten kanpaina. Apirilean, elkarteko bazkideen diagnosi ekonomikoa egiten hasiko dira.



Festa dominikarra bihar



Errepublika dominikarraren independentziaren 169. urteurrena ospatzeko, festa demonikarra egingo dute bihar Oñatin. 11:00etan, bandera altxatzea, kantuak, dantzak eta umeendako jolasak egingo dituzte Foruen plazan eta 15:00etan, bazkaria berdura plazan. EAEko dominikar guztiak daude gonbidatuta festara, eta baita oñatiar denak ere.



No hay comentarios:

Publicar un comentario