Berdintasun Planaren aurkezpeneko irudi bat. |
Ots. 7, 2013, 1:48 p.m. Amaia Txintxurreta
Herrian gizon eta emakumeen arteko berdintasuna nola dagoen ikusteko, diagnosia egin zuten lehenengo, eta bertan ateratako ondorioekin plana burutu dute. Ondorengo lau urtetan egin beharrekoak zehazten ditu plan horrek eta besteak beste, berdintasuna bermatzeko tailerrak egongo dira herritarrendako.
Oñatin duela urte eta erdi sortu zuten Berdintasun batzordea eta hasieratik ikusi zuten herriko egoeraren diagnosi bat egitea beharrezkoa zela hortik ateratako ondorioekin plan bat lantzeko.
Ia urtebete izango da diagnosiarekin hasi zirela, herriko eragileen parte-hartzea sustatuta, eta alde horretatik Maialen Urzelai Berdintasun zinegotziak esan digu "pozik" daudela jasotako erantzuna "tamainakoa" izan delako eta oso plan "aberatsa" lortu dutelako euren ekarpenekin.
Herriko hainbat eragileren parte-hartzeaz gain, udaletxeko teknikari eta arduradun politikoek ere hartu dute parte. Udalekoek, gainera, Farapi enpresaren laguntza izan dute plana garatzeko eta euren helburua izan da plan praktiko eta egingarri bat egitea, Urzelairen hitzetan.
Plana lau urtetarako da eta bertan jasotzen da urte bakoitzean zein ekintza egingo diren. Hasiera batean, Berdintasun zinegotziaren esanetan, aurtengo erronka askok administrazioarekin daukate zerikusia. Baina, besteak beste, iragarri zuten herritarrei zuzenduta egongo diren ekintzen artean tailerrak egongo direla; aitatasunari buruzko tailer bat gizonei zuzenduta eta emakume eta gizonezkoen rollak kentzen saiatzeko beste tailer bat egongo dela ere iragarri zuten.
No hay comentarios:
Publicar un comentario