Denboraldi berrirako Aloña Mendiko txirrindulariak prest
Ots. 24, 2013, 7:05 p.m. Ubane Madera
Denboraldi honetan arituko diren 27 txirrindulariak aurkeztu dituzte
Aloña Mendi kirol elkarteko txirrindularitza sailak denboraldi honetan arituko diren 27 txirrindulariak aurkeztu zituen zapatu goizean Oñatiko Etxe Aundi jatetxean. 27 ziklistak sei maila desberdinetan arituko dira, horietatik 23 Oñatiko taldeak dituen lau mailetako taldeetan: alebinak, benjaminak, infantilak eta kadeteak. Beste lau txirrindulariak, junior eta 23 urtez apizko mailetan arituko direnak, beste talde batzuetan utzita arituko dira. Horrela, junior mailako Iker Alberdi eta Mikel Fernandez Bergarako Sumofic-Igartua taldean lehiatuko dira; Iñaki Mugarza, Kanpanzar Harrobian arituko da, eta, Aitor Umerez, berriz, EKI-Gipuzkoa taldean.
Aloña Mendiko ziklismo sailak ezin izan du azken bi maila hauetan taldea osatu eta gazteak txirrindularitzan jarraitzeko erraztasuna emateko, bere txirrindulariei beste talde batzuetan lehiatzeko aukera eman die.
Talde lehiakorra osatu dute
Aloña Mendiko ordezkariak ilusioz hartu dute denboraldi berria; izan ere, txirrindulariek lasterketa bat edo beste irabazteko aukera dituztela uste baitute. Hori bai, taldearen lehenengo helburua gazteak txirrindularitzaz gozatzea dela adierazi zuten.
domingo, 24 de febrero de 2013
Suscribirse a:
Enviar comentarios (Atom)
No hay comentarios:
Publicar un comentario