lunes, 25 de febrero de 2013

Iñaki Aldekoa

Iñaki Aldekoa oñatiarra, euskaltzain urgazle


Ots. 25, 2013, 1:28 p.m. Oihana Elorza

Euskaltzaindiak 14 euskatzain urgazle berri izendatu zituen joan den egubakoitzean Bilbon egindako osoko bilkuran. Horietako bat Iñaki Aldekoa oñatiarra da.



Iñaki Aldekoa oñatiarra (ZaldiEro)
Iñaki Aldekoa Beitia. Oñatin (Gipuzkoa) jaioa, 1961ean. EHUko irakasle titularra (Unibertsitate-Eskolako katedradun) eta doktore. Euskal literaturari buruz ikerketa asko argitaratu ditu. Hona bere liburuetako batzuk: Antzarra eta ispilua (1992); Antologia de la poesía vasca (1993); Euskal ipuinen antologia bat (1993); Zirkuluaren hutsmina (1993); Munduaren neurria (1998); Mendebaldea eta narraziogintza (1998); Historia de la literatura vasca (2004); Euskal literaturaren historia (2008). Euskaltzaindiaren Literatura Ikerketa batzordeko kidea da.



Euskaltzaindiak izendatutako beste urgazle berriak dira: Kaxildo Alkorta, Iñaki Amundarain, Nagore Etxebarria, Beatriz Fernandez, Juan Garzia, Antton Gurrutxaga, Patxi Juaristi, Gerardo Luzuriaga, Elena Martinez de Madina, Felix Mugurutza, Manu Ormazabal, Erramun Osa eta Iratxe Retolaza dira euskaltzain berriak.



Gaur egun, Euskaltzaindiak 146 euskaltzain urgazle ditu.



No hay comentarios:

Publicar un comentario