Ots. 14, 2013, 1:29 p.m. Amaia Txintxurreta
Torturaren Aurkako Eguna ospatu zen atzo, eguaztena, eta Oñatin elkarretaratzea egin zuten. Elkarretaratzearen ostean, torturak salatu dituzten hiru herritarren testigantzak entzun ahal izan ziren Gaztetxean eta bertaratutakoek gertutasunez jarraitu zituzten horien testigantzak.
'Torturari stop, inpunitaterik ez' lelopean egin zuten elkarretaratzea |
Duela 32 urte hildako Joxe Arregi zizurkildarrak egindako tortura testigantza euskal memoriaren parte da. Ordutik, atzoko egunez, Torturaren Aurkako Eguna ospatzen da eta Oñatin elkarretaratzea egin zuten Torturari stop, inpunitaterik ez lelopean.
Elkarretaratzearen ostean, torturak salatu dituzten hiru pertsonen testigantzak entzuteko aukera izan zen Gaztetxean. Jose Mari Zugasti, Koldo Guridi eta Aritz Arnaizek kontatu zituzten euren testigantzak.
Torturak salatu dituzten pertsonen testigantzak jaso zituzten Gaztetxean.
Zugastik, esaterako, berari egindako torturak salatu zituen. Kontatu zuen 1992ko abenduan Guardia Zibilak atxilotu zuela eta hor hasi zirela kolpeak eta irainak.
Gaztetxera hurbildu zirenek, gertutasunez jarraitu zituzten testigantzak.
No hay comentarios:
Publicar un comentario