Umeek ipuinekin goza dezaten dator Ostegun Kontalariak
Ots. 26, 2013, 9:24 a.m. Oihana Elorza
Ipuin kontaketa batzuk izango dira 6 eta 10 urte arteko umeendako eta beste batzuk 3 eta 5 urte artekoendako. Denetara joateko, baina, gonbidapenak behar dira.
Izaskun Mujika ipuin kontalaria (Goierriko hitza) |
Ipuin kontalariak etorriko dira haur liburutegira hileko azken eguenetan. Ostegun Kontalariak du izena ekimenak eta hilabete honetan, otsailean, izango da lehen hitzordua. Datorren eguenean, hilak 28, izango da, 18:00etan.
Ostegun Kontalariak ekimeneko ipuin kontaketak 3 eta 10 urte arteko umeendako izango dira, eta denak euskaraz. Kontalariak, baina, ezberdinak izango dira. Otsailekoa, adibidez, Izaskun Mujika urnietarra izango da. Lapiko bat ekarriko du, baina ez da zoparik ez babarrunik egongo barruan. Lapiko berezia da; handiagoa izan nahi duen untxia edota desberdina sentitzen den hipopotamoa daude lapiko barruan. Datorren hileko, martxoa, ipuina bestalde, berdintasunari buruzkoa izango da.
Gonbidapenak behar dira
Umeen adinaren arabera, bi talde egingo dituzte, hau da, ipuin kontaketa batzuk izango dira 6 eta 10 urte arteko umeendako eta beste batzuk 3 eta 5 urte artekoendako. Denetara joateko, baina, gonbidapenak behar dira. Haur liburutegian hartu behar dira; otsailekoak, dagoeneko jaso daitezke. Saio bakoitzean 35 ume ingururendako tokia egongo da.
No hay comentarios:
Publicar un comentario