viernes, 8 de febrero de 2013

Hondakinak biltzeko esekitokiak

Zolarri enpresak egingo ditu kuboen zutabeak kokatzeko lanak


Ots. 8, 2013, 4:23 p.m. Oihana Elorza

Momentuz, 288 zutabe edo esekitoki jartzea aurreikusten da. Lanek ia 15.000 euroko aurrekontua dute.



Hondakinak biltzeko esekitokiak kokatzeko lanak Zolarri enpresari esleitu dizkio udalak. Lanek ia 15.000 euroko aurrekontua izango dute, BEZa barne.

288 zutabe

Zutabeen kokapena eta ezaugarriak zehaztuz, aurrekontuak eskatu zizkien udalak hainbat enpresari. Hiru proposamen jaso ditu eta lanak eskeintza merkeena egin duen Zolarriri esleitzea erabaki du gobernu taldeak.

Momentuz, 288 zutabe edo esekitoki jartzea aurreikusten da. Dagoen beharraren arabera, zutabe bakoitzak hainbat kubo zintzilikatzeko aukera izango du. Alde bakoitzean launa kubo eskegitzeko aukera izango dute zutabe batzuk, baina izango dira bi, hiru edo bost aldeko zutabeak ere. Lanak aste gutxi barru astea espero da, udalak proposatutako behin-behineko kokapenak zehaztu bezain pronto.



Horri lotuta, atarietako arduradunekin egin beharreko bigarren faseko bilerak atzeratu egin dira. Lehen faseko bileretan ia 1.400 herritarrek hartu dute parte. Ekarpen asko egin dituzte eta horiek aztertzeko denbora hartu du udalak.



No hay comentarios:

Publicar un comentario