100 x 100 Erreleboka
Urtarrilaren 17an, 15:00 Oñatiko IgerilekuanSarrera
Oñatiko Triatloi Taldeak, Urolako Triatloi Taldeari testigua hartu, eta aurten lehenengoz taldekako 100x100 froga antolatzea erabaki du. Horretarako, Oñatiko kiroldegiak hiru kale eskeini dizkigu. Gainontzeko beste bi kaleetan, kiroldegiko erabiltzaile arruntak egongo dira igerian. Plana honakoa da:- 15:00 Guztiok Oñatiko kiroldegi kanpoan elkartu
- 15:01 Beroketa igerilekuan
- 15:30 Frogaren hasiera
- Amaitutakoan
- Dutxa
- Luntx txiki bat Pago Uso elkartean
Froga
Urolakoek bere garaian zioten bezela, triatletak uretan espazio gutxi elkar banatzera ohituta gaude eta oraingoan ez da gutxiago izango. Kale bakoitzean bi talde sartuko dira, talde bakoitzak kale erdiko espazioa okupatuz.Igerilari bakoitzak, 100 metro jarraian igeriko ditu, eta taldekideen artean antolatuko dira 100 errepikapen guztion artean egiteko. Errelebo bakoitzari uretatik zein igerileku kanpotik eman ahal izango zaio hasiera, beti ere aurreko taldekideak bere lana amaitu duela kontutan hartuta. Printzipioz, ez dugu taldeko kopuru maximorik ezarriko.
Adibidez talde batek 10 taldekide baldin
baditu, bakoitzak 100 metroko 10 errelebo emanda, eman beharreko 100
erreleboak burutuko lituzke.
100 erreleboak azkarren ematen dituen taldeak, irabaziko du erronka.HEMEN,
No hay comentarios:
Publicar un comentario