Denboraldiko bigarren garaipena izan da
Yeray Varela korrikalari oñatiarrak
sasoiko jarraitzen du. Azaro amaieran Azkoitiko Herri Lasterketa irabazi
ostean, oraingo honetan Bizkaia aldean jantzi du denboraldiko bigarren
txapela. Astelehen goizean Durangoko Joseba Jakaren oroimenezko
lasterketa, irabazi baitzuen.
Jakaren oroimenezko 12. edizioak 300 korrikalaritik gora bildu zituen astelehenean Durangon eta Yeray Varela eta Aiora Jaka izan ziren lasterketako protagonista nagusiak. Sei kilometroko ibilbidean zehar, euri jasa handia pairatu behar izan zuten parte-hartzaile guztiek. Gizonezkoen artean, Varelak nagusitasun osoz irabazi zuen. Proba hasieratik jarri zen tropeletik tiraka eta bigarren kilometrorako, bakar-bakarrik zegoen dagoeneko lasterketa buruan. 17:22 osatu zituen lanak Varelak eta bere atzetik, Ekaitz Kortazar (17:42) eta Julen Ozaeta (17:45) iritsi ziren bigarren eta hirugarren, hurrenez hurren.
Emakumezkoetan berriz garaipena, Aiora Jaka donostiarrarentzat izan zen. Omenaldia jaso zuenaren alabak, 21:58 kronoan zeharkatu zuen helmuga arrastoa. Podiumeko bigarren eta hirugarren postuak, Irene Loizate (22:03) eta Eider Gorritxategirentzat (22:16) izan ziren.
Tenperatura eta giro makurra egon zen arren, Durangoko azokara hurbildu zen jende ugari inguratu zen korrikalariak animatu eta berotzera.

Varela eta saritu guztiak elkarrekin. Argazkia: Anboto.org
No hay comentarios:
Publicar un comentario