sábado, 13 de diciembre de 2014

MANIFESTAZIOA...AITTO LIBRE!!

ESPETXE POLITIKA KRIMINALARI STOP: AITTO LIBRE
Espainiar Gobernuak euskal preso politikoen aurkako ofentsiba berria hasi du.
Europatik datorren zuzentarauaren kontra eginez, preso gehiago kaleratzeko oztopo guztiak jartzeko prest dago.
Datorren asteartean, hilak 16, Auzitegi Goren espainiarrak bilkura egingo du 47 euskal preso politikoren zigorraren luzapenaz erabakitzeko. Europatik datorren araua urratu edo ez erabaki beharko du Auzitegi Gorenaren osoko bilkurak.
Euskal Preso Politiko horien artean dago 24 urte kartzelan igaro ostean berriki atera den Alberto Plazaola “Aitto” gure herrikidea.
Auzitegi Gorenak erabaki behar duena, beraz, honakoa izango da: ingeniaritza juridikoa erabiltzen ote duten presoei bidegabeki zigorra luzatzeko, edo ez. Ezin dezakegu ahaztu preso hauek zigorra betea dutela. Izan ere, preso hauei delitu berdinagatik zigorra bi aldiz betearazi nahi zaie.
Horrela bada, indartu dezagun euskal preso politikoen eskubideen aldeko borroka, presoen eskubideen errespetuaren alde jardutea, bakearen eta konponbidearen alde jardutea delako eta noski, bake agertoki bat ezingo delako finkatu preso bakar bat espetxean dagoen bitartean.
AITTO LIBRE!!
ABENDUAK 16 MANIFESTAZIOA
ARRATSALDEKO 19:00etan HERRIKO PLAZAN
 

Azalpena: C:\Users\ILIZAR~1\AppData\Local\Temp\IMG_3538-1.JPG

No hay comentarios:

Publicar un comentario