Argazkia:Internetetik jasota. |
Auzitegi Nazionalak, Europako zuzentarua bati jarraiki, ebatzi eta gero Espainian ezarritako zigorrean beste estatu batean –kasu honetan Frantzian– betetako espetxe urteak kontuan hartu behar direla, Curtiseko (A Coruña, Galizia) espetxeko zuzendaritzak Alberto Plazaola preso oñatiarraren zigorra birkarkulatu eta irizpide berria kontuan hartuta 2013ko abuztutik kalean egon behar lukeela adierazi du. Fiskalak helegiterik jarri ezean, Plazaolaren senideek uste dute litekeena dela bihar ateratzea kartzelatik. Alberto Plazaola 1990etik dago preso.
Une honetan Auzitegi Nazionalaren behin betiko erabakiaren zain daude. Espetxeko zuzendaritzak igorri du epaitegira, irizpide berriekin, Plazaolak iazko abuztutik kalean behar lukeela dioen agiria, eta, fiskalaren helegiterik ezean, Auzitegi Nazionalak gaur bertan behin betiko autoa plazaratu eta bihar preso oñatiarra aske egongo da "ziurrenik".
Izan ere, familiak dio ez dutela uste fiskalak helegiterik jarriko duenik: "Epaileek esan dutena esanda, Frantziako espetxe urteak ere kontuan hartu behar direla, eta espetxeko zuzendariak berrets¡ eta gero, irizpide berriekin, 2013ko abuztuan kalean behar lukeela, fiskalarentzat konprometituagoa da errekurtsoa jartzea".
1990ean atxilotu zuten Alberto Plazaola Frantzian, eta 1996ra arte bertan egon zen espetxean. Behin espainiaratuta, 2018ko abuztura arteko kartzela zigorra zuen. Parot doktrina tarteko, 2026ra arte ez zen irtetekoa, baina, hura indarrik gabe geratu eta gero, Europako zuzentaraua kontuan hartu eta familiak espero du ordu kontua izatea Plazaolaren kaleratzea.
Zenbait senide Galizian dira dagoeneko, Alberto Plazaola Curtiseko espetxetik noiz aterako. Inoiz kartzelan denbora gehien egin duen oñatiarra da Plazaola: 24 urte.
No hay comentarios:
Publicar un comentario